IRISGARRITASUN PLAN BERRIAREN JENDAURREAKO ERAKUSKETA ZABALDU DA
Ost, 04/12/2020 – 13:35
Irisgarritasun Planaren jendaurreko aurkezpena zabaldu da Udaletxeko sarrerako gunean.Planaren helburu nagusia herritarrak udalgintzaren erdigunean kokatzea eta getariarrak herriko txoko guztietara iritsi ahal izatea da.Erakusketak 5 plano ditu:
Lehenegoan, egungo irisgarritasunaren egoera isladatzen da.Bigarrengoan, plana burutu ondorengo egoera.Hirugarrengoan, legealdi honetan burutuko diren ekintzak.Laugarrengoan ekintza guztiak faseka antolatuta,Bostgarrengoan, planak aztertu dituen eraikin publikoen irisgarritasuna (hauen azterketa txosten osoan kontsultatu).Plan osoa betetzeak 8 eta 9 milioi arteko aurrekontua du eta faseka burutuko da; aurtengo legealdian, planari jarraituz, alde zaharreko zenefak egin eta Kristobal Balentziagarako igogailuaren azterketa burutzea aurreikusten da.Planari ekarpenak edo beste edozein galdera getariarrenpartehartzea@gmail.com helbidera bideratu daitezke.QR kodea eskaneatuz txosten osoa eskuragarri dago.