Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Irekita dago 2026ko premia larriko edo gizarte-bazterkeria egoerak arintzeko dirulaguntzen deialdia.

otsaila / 26, 2026

Getariako Udalak martxan jarri du 2026. urteko premia larriko eta/edo gizarte-bazterkeria egoeran dauden herritar eta familiei zuzendutako dirulaguntzen deialdia, egoera ekonomiko edo sozialean zailtasunak dituzten pertsonei laguntza emateko helburuarekin.

Udal dirulaguntza hau Eusko Jaurlaritzak eta udalek kudeatzen dituzten Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL-AES) osagarri da, eta tokiko babes-sarea indartzea du helburu, bestelako laguntzek estaltzen ez dituzten egoerei erantzuna eman ahal izateko.

Deialdi honen bidez, udalaren aurrekontuetan aurreikusitako baliabideekin, herritarren oinarrizko beharrei erantzuten lagundu nahi zaie, gizarte-bazterketa egoerak arindu eta ongizatea sustatzeko. Laguntzak 2023an onartutako ordenantzan ezarritako baldintzen arabera emango dira, bertan jasotako betekizunak betetzen dituzten eskatzaileen artean.

10.000 euroko zuzkidura

2026ko deialdiak 10.000 euroko aurrekontu-zuzkidura izango du, Getariako Udalaren Aurrekontu Orokorretako partida baten kargura.

Beste administrazio edo erakunde batzuetatik jasotako laguntzekin batera, jasotako diru-kopuru osoak ezingo du diruz lagundutako gastuaren kostua gainditu.

Eskaerak aurkezteko epea

Laguntza eskatzeko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu (atzo) eta hurrengo egunetik 2026ko azaroaren 30era arte egongo da zabalik.

Eskabideak honela aurkeztu ahal izango dira:

  • Udaletxeko harrera bulegoan, aurrez aurre
  • Bide elektronikoz, ziurtagiri digitala erabilita, udal webgunearen bidez
  • Edo 39/2015 Legeak aurreikusitako gainerako erregistroetan

Ez dago eskaera-orririk espezifikorik; eskaera orokor baten bidez egin beharko da laguntza-eskaera.

Ordainketa eta ebazpena

Dirulaguntzak 2026. urtean egindako gastuei lotuta izango dira, eta ordainketa gastuak behar bezala justifikatu ondoren egingo da. Laguntzen ebazpena alkatearen ebazpen bidez emango da, eta gehienez hiru hilabeteko epean jakinaraziko zaie eskatzaileei.