Asteartean zabalduko da 2026ko Elkanoren Lehorreratzean parte hartzeko izen-ematea.
Dagoeneko irekita dago 2026ko Elkanoren Lehorreratzean parte hartzeko izen-ematea. Getarian lau urtean behin antzezten den ekitaldi honek herriko egutegian duen hitzordu garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen du, eta aurten abuztuaren 7an egingo da. Azken urteetan bezala, herritarrek bertan parte hartzeko aukera izango dute.
2026ko edizioa, gainera, berezia izango da, aurten 500 urte betetzen baitira Juan Sebastian Elkano hil zela. Urtemuga horren harira, Getariako Udalak hainbat egitasmo antolatu ditu datozen hilabeteetan zehar, Elkano eta itsas historiari lotutako jarduerak herritarrengana gerturatzeko.
Duela lau urte, Lehorreratzearen inguruan herri-elkarrizketa zabala egin zen, ekitaldiaren izaera eta etorkizuna elkarrekin hausnartzeko. Prozesu horren ondorioz hainbat aldaketa txertatu ziren antzezpenean. Horietako bat izan zen kontinenteen irudikapena: gaur egun kontinenteak giza multzoek ordezkatzen dituzte, herritarren parte-hartzea indartuz.
Era berean, duela lau urte erabaki zen ontzian etortzen diren tripulanteak 21 herritarrek osatzea. Erabaki horren atzean dagoen arrazoia da duela 500 urte Victoria ontzian itzuli ziren tripulanteak 21 izan zirela: horietatik 18 jatorri europarrekoak eta 3 molukatar. Horrez gain, erabaki zen tripulante izateko aukera herritar guztiei irekitzea. Horri esker, lehen aldiz emakumezko batek antzeztu zuen tripulanteetako pertsonaia bat.
2026ko edizioan ere, herritar guztiek izango dute izena emateko aukera. Aurten, gainera, ontzian parte hartzen duten 21 tripulanteetatik 9k lekukoa utziko dute, eta horien ordez herritar berriak aukeratuko dira.
Horrez gain, Lehorreratzearen antolaketan parte hartzeko beste rol batzuetarako ere izena eman ahal izango da. Martxoaren 10tik 24ra zabalik egongo dira zerrendak, eta honako roletan parte hartzeko aukera izango da:
- Tripulanteak – aurten 9 pertsona aukeratuko dira ontzian parte hartzeko.
- Kontinenteak ordezkatzen dituzten kideak – gutxi gorabehera 30 lagun beharko dira.
- Karrozan laguntzeko kideak – 8 pertsona inguruk parte hartuko dute.
✍🏾 ✍🏾 Izen ematea:
🗓 Martxoaren 10tik 24ra.
📍 Turismo bulegoa.
ℹ️ Izena emateko orriak Turismo bulegoan eskuragarri eta hemen klikatuta deskargatu ditzazkezu:
Izena emateko orria – Lehorreratzea 2026 – EUS // Izena emateko orria – Lehorreratzea 2026 – ES
✅ ✅ Hautapena zozketa bidez izena eman dutenen artean egingo da:
🗓 Apirilak 13
🕕 12:00
📍 Udaletxeko Pleno Aretoa.
🟣 Berdintasun irizpideak kontutan hartuko dira.
Elkano urteurrenaren harira antolatutako egitasmoak
Lehorreratzeaz gain, Getariako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu datozen hilabeteetan. Egitasmo horiek prestatzeko orduan kontuan hartu dira Elkano eta Getariak itsasoarekin eta arrantzarekin izan duten lotura estua, baita Elkanok berak idatzita utzitako testigantza bat ere: bi parrillaren aipamena. Litekeena da dokumentu horretan jasotakoa datatutako parrillen testigantzarik zaharrenetako bat izatea.
Antolatutako jardueren artean honakoak daude:
- Martxoaren 9tik 20ra – Lehorreratzean parte hartzeko zerrendak irekiko dira (tripulazioa, kontinenteak eta karroza gidariak).
- Martxoak 18 – Getariako jubilatuentzat doako irteera Euskal Itsas Museora: Elkano-Urdaneta Ozeanoen Aurkikuntza bisita gidatua eta esperientzia.
- Martxoak 31 – Getariako gazteentzako doako irteera Euskal Itsas Museora: Elkano-Urdaneta Ozeanoen Aurkikuntza bisita gidatua, tailerra eta esperientzia.
- Apirileko azken hamabostaldian –
- Daniel Zulaikak “Elkanoren azken egunak” liburua aurkeztuko du.
- Enrique Santamariak bere tesiaren zati baten aurkezpena egingo du: “Elkano eta bere familia”.
- Maiatzak 24 – Doako bisita gidatua Albaola Euskal Itsas Faktoriara eta San Juan baleontzira (izen-ematea zabalduko da).
- Uztailak 26 – Elkano, Itsas parrilen ekitaldia.
- Abuztuaren 7a – Elkanoren Lehorreratzea.
Udalak azpimarratu du ekitaldi eta jarduera hauek guztiek helburu bikoitza dutela: Elkano eta garaiko itsas historiaren inguruko ezagutza zabaltzea eta, aldi berean, herritarren parte-hartzea sustatzea. Horregatik, herritar guztiak animatu ditu Lehorreratzean parte hartzera eta antolatutako ekimenetan izena ematera.


