Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Eguna, ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
azaroa / 24, 2022
Sexu-jazarpena eta emakumeen aurkako beste sexu-indarkeria mota batzuk espazio publikoetan.
Getariako Udalak bere gain hartzen ditu konpromiso hauek:
1. Ezagutzea emakumeei espazio publikoa ukatzeko modu anitzak, tokiko politiken diseinuan eta garapenean kontuan hartzeko.
2. Lege eta politika integralen ezarpen eraginkorra bultzatzea, espazio publikoetan sexu-indarkeriari aurrea hartzeko eta erantzuteko. Eta, era berean, gaitasunak, sentsibilizazioa, komunitate-mobilizazioa eta beste estrategia batzuk garatzea.
3. Aldaketak bultzatzea jarreretan eta portaeretan, emakumeek eta neskatoek indarkeriarik gabeko espazioez gozatzeko dituzten eskubideak bermatze aldera. Hori gauzatzeko, errespetuzko genero-harremanak, genero-berdintasuna eta segurtasuna sustatzea espazio publikoetan.
4. Inbertsioak sustatzea, espazio publikoetan hautemandako segurtasun errealari dagokionez; genero-ikuspegia ziurtatzea hiri-plangintzan, emakumeen beharrizanak kontuan har daitezen.
5. Berdinbidean indartzea eta parte-hartzen segitzea, ekimenei eta jardunbide egokiei buruzko ezagutza-trukea errazteko. Eta herri seguru eta inklusiboak lortzeko, emakumeentzat eta neskentzat.
6. Beste erakunde eta administrazio batzuekin lankidetzan aritzea, Emakunde eta foru-aldundiekin besteak beste; gizarte-taldeekin, feministekin, ere, emakumeek eta neskek aukera izan dezaten espazio publikoaz segurtasunez eta berdintasunez gozatzeko.
7. Azkenik, Getariako Udalak herritarrak antolatuta dauden mobilizazio eta ekimenetan parte-hartzera animatu nahi ditu.
ADIERAZPEN OSOA HEMEN ADIERAZPENA A25_Getaria 2