III. EUSKAL KOSTA KROSA ERDI MARATOIA 2019 --- Azken oharrak!!!
Ost, 27/09/2019 – 19:39
Bertan dugu jada III. Euskal Kosta Krosa maratoi erdia. Aurtengoan, Getarian dana prest dugu korrikalari, bolondres eta ikusleekin egun ederra igarotzeko.
Hitz hauen bidez azken bultzadatxoa bidali nahi dizugu eta azken oharren berri eman, larunbatean dena egoki joan dadin.
• Komenigarria izango da Getarian egotea 16:00ak baino lehenago. Rollerren lasterketa dela eta, 16:15ean N-634 itxi egingo da eta inor beranduago baldin badator, Meagasetik barrena iritsi beharko du.
• Aparkalekua: irekia herrian zehar eta dohainik. Portuan nahikoa leku badago.
• Dortsalak jasotzeko eguna eta ordutegia aldatu da: larunbatean 11:00-16:45 bitartean. Berdura plazan, Udaletxe ondoan (irteeratik 50 m-tara).
• Kontsignako ordutegia 15:00-20:00. Dortsalak jasotzen direnen ondoan.
• Sariak/zozketa: Getariako eta alboko herrietako laguntzaile ugari dugu zorionez eta partideen artean sariak zozketatuko dira. Adi egon proba hasieran, dortsalak jasotzerakoan. Proba amaieran eskainiko dira (bazkari-afariak, lotarako gauak, masaia, kirol produktuak…)
• Dutxak udal polikiroldegian (Sahatsaga 13)
• Sari banaketa 19:30etik aurrera.
• Hegaluze parrillada partaide denentzat giro ederrean!
Zure zain gaude!!
Lasterketari buruzko informazio guztia, azken berriak … www.euskalkostakrosa.eus atarian.