Igande honetan jokatu dira Euskotren Liga eta Eusko Label Ligako estropadak Getarian.
Gaur aurkeztu dira emakumezkoen III. Getariako Ikurrina eta Iparragirre 75 urte Saria eta gizonezkoen Getariako XVI. Ikurrina eta Ameztoi Sariak.
Aurkezpenean Udaletik Haritz Alberdi Alkatea, Ekaitz Esteban Kirol zinegotzia, Ane Loidi Berdintasun zinegotzia eta Ainitze Gereka Gaztediako zinegotzia izan dira. Getariako Arraun Elkartetik Xabier Goikoetxea presidentea eta Zuzendaritzako Joxe Manuel Gorostiaga, Markos Aizpuru eta Luis Azpeitia izan dira.
Lehenik, Emakumezkoen estropada izango da. Gainera, Euskotren Ligako azken estropada izanik, bertan erabaki eta banatuko da Euskotren Ligako Saria ere. Sariak banatu ondoren, gizonezkoen estropadari emango zaio hasiera. Getariarrek bigarren tandan jokatuko dute.
Udaletik herritarrak animatu nahi ditugu urteroko kalejiran parte hartzera. Goizeko 11etan izango da hitzordua, plazan eta jarraian kalejiran abiatuko gara Antxerriruntz. Dudarik gabe arraunlariei merezitako babesa eta animoak emateko aukera paregabea izango da igandekoa. Animatu!
Azkenik, TKE – ACT Ligak antolatuta eta Getariako Udalaren laguntzarekin, herri bazkaria ere izango da Harritarten.


