Hilerriko aparkalekuen egokitze lanak
Getariako Udala astelehena 20 hasiko da hilerriko aparkalekuak txukuntzeko lanak egiten. Kimu bat enpresa izango da obra aurrera eramango duena eta 9.060 euroko kostua izango dute lanek. Lanek astebete inguru iraungo duela aurreikusten da.
Hilerria egunero hainbat ibilgailuren aparkalekua bihurtu da. Bertan egunero aurkitzen dira kotxeak eta herritarren bati azken agurra emateko beilatokia irekitzen den bakoitzean kotxeen joan-etorria handitu egiten da. Honi gehitu behar zaio bertatik herri-bidea ere pasatzen dela eta oinezkoen kopurua ere kontutan hartzekoa dela.
Lekua antolatzeko eta gunea txukun ipintzeko Kimu Bat-ek zortzi bat ibilgailurentzat aparkalekuak egingo ditu. Eta obraren exekuzio guztia gune ez-urbanizagarriak eskatzen duen materialarekin egingo da. Astelehenetik aurrera eta obrak irauten duen bitartean ezingo da bertan aparkatu.