HERRIKO MERKATARITZA SUSTATZEKO "HELDU ESTATXA" BONOAK DATORREN ASTEAN SALGAI IPINIKO DIRA
urria / 22, 2020
Ost, 22/10/2020 – 15:31
Datorren astetik aurrera, salgai egongo dira “Heldu Estatxa” bonoak, Getariako Turismo bulegoan,
Udalak antolatutako kanpaina honetan 22establezimenduk hartu dute parte; GEE SHOPS, GANIX OSTEOPATIA, GETAKA, GLUGLU, ESKURA FISIOTERAPIA ZENTROA, MAIDER FISIOTERAPIA, HARRITARTE, CETARIA GET SALTY, SOPAS ARGIDENDA, SINEQUANON, PERLOTI, BEREZI, SAHATSA, SALANORT,PAKI EDERGINTZA, LOREA ILEAPAINDEGIA, DREAMS ILEAPAINDEGIA, PORTU, ILEARGI ILEAPAINDEGIA, IZASKUN ILEAPAINDEGIA, DONADONI eta KOTE OGI BERRI.
- Turismo Bulegoko ordutegia hau izango da;
- Asteartea eta ostirala; 09:00-13:00/17:00-19:30 eta
- Asteazkena, osteguna, larunbata eta igandea; 09:00-13:00
- Astelehena itxita.
- Bonoak; 15,00€ ordaindu behar dira eta 20,00€ jasoko dira.
- Bonoak nominatiboak izango dira eta nahi adina eros daitezke, bukatu arte.
Bonoekin erosteko kanpaina indarrean egongo da Azaroaren 1tik, abenduaren 15 arte, edo bonoak amaitu arte.