Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Haitze kalea eraberritzeko lanak martxan jarri dira

urria / 07, 2022

4 hilabete inguru iraungo duten lanek kalea berreskuratzea eta txukuntzea izango dute helburu.

Urte asko pasa dira Getariako Haitze kalearen zati bat erori eta pasabidea moztuta geratu zenetik. Esku-hartze honi esker, Getariako Udalak kale osoa erabilgarri jarriko du, eta, horrez gain, kalearen egoera hobetzeko lanak egingo ditu.

Bata bestearen segidan egingo dira lanak, eta bi fase izango ditu. Lehenengo fasean, eroritako zatia pasabide baten bitartez berregingo da. Magalaren zati hori indartzeko, sare metaliko bat ere jarriko da kalearen zati horretan. Obraren bigarren fasean, eskaileren eta 69 metro inguru dituen kalearen urbanizazio-lanak egingo dira.

Obra guztia Alzola S.L enpresak egingo du, eta obra zuzendaritza proiektua idatzi zuten Ikerlur eta I. Peñalbak eramango dute. Lan guztiak egikaritzeak 422.215,23 euroko kostua izango du. Kalearen balio historikoa dela eta, Getariako Udalak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza eskuratu du, 148.756 eurokoa, hain zuzen.