Hainbat gai eztabaidatu eta erabaki dira uztaileko Udalbatzarrean.
uztaila / 30, 2025
Atzo, asteartea, egin zen uztaileko ohiko Udalbatzarra. Hauek landutako gaiak eta emandako bozkak:
- Getariako Arau Subsidiarioen 4-Balenciaga hirigintza eremuko G.00 lurzatiaren hiri antolamenduko plan bereziaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua izapidetzearen hasierako onarpena. Aho batez onartu zen.
- Zarautz Jauregiko proiektu museografikoaren 3.eta 4. ziurtagiriak onartzea. Aho batez onartu zen.
- HAPOaren partaidetza programa onartzea. Aho batez onartu zen.
- 2025eko inbertsioak finantzatzeko mailegua baimentzea. EH Bilduren aldeko 6 bozka eta EAJren aurko 5 bozkekin onartu zen.
- 2024.ekitaldiko kontu orokorra behin betikoz onartzea, behin alegazio epea pasata. EH Bilduren aldeko 6 bozka eta EAJren 5 abstentziorekin onartu zen.
- Armarriaren aldaketaren hasierako onarpenaren alegazioak ebaztea: EAJren alegazioak ez onartzea. EH Bilduren aldeko 6 bozka eta EAJren aurkako 5 bozkekin onartu zen.


