Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

GURUTZE GORRIA IZANGO DA SOROSPEN ZERBITZUA KUDEATUKO DUENA

maiatza / 11, 2023

Hondartzetako denboraldirako hilabete geratzen den honetan salbamendu eta sorospen zerbitzuaren esleipena itxi berri da. Gure hondartzak ondo ezagutzen dituen Gurutze Gorria izango da zerbitzua eramango duena, bera bakarrik aurkeztu baita esleipen prozesura.

Zerbitzuaren kontratazioa 166.148 € (BEZ barne) kostatuko zaio Getariako Udalari. Aurreko urteekin alderatuta 22.000 euro garestiago. Izan ere, lan-hitzarmen berri bat tarteko zerbitzuaren prezioa berrikusi izan behar izan da eta horrek Getariako herritarren aurrekontuetan, Getariako Udalaren aurrekontuetatik ordaintzen baita zuzenean zerbitzu hau, nabarmenki eragin du.

Gogoratu hondartzetako denboraldia ekainaren 1tik irailaren 15ra dela.