Iturzaeta eskolako patio berria prest.
Urte asko pasa dira esku-hartze handirik egin gabe eta gure eskolako patioak berrikuntzarako premi handia zuen. Eskolako komunitatearekin egindako lanari esker, eta Kimu bat espresak exekutatuta, gure herriko haur txikienek patio berriaz gozatze hasi ahalko dira.
Getariako Udalak eskerrak eman nahi dizkie proiektu hau aurrera eramanten lagundu duten guztiei. Aipamen berezia egin muxu-truk pintaketak eta horrelakoak egiten ibili diren eskolako gurasoei ere.
Esku-hartzeek guztira 216.000 euro inguruko inbertsioa izan du. Getariako Udala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ematen duen Udal-laguntza eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailak irisgarritasunera bideratutako 11.545,03€rekin.
