Getarian euskara sustatzeko AROA planaren aurkezpena
urria / 15, 2024
Martxoan ekin zion Getariako Udalak herrian euskara sustatzeko plana berritzeko prozesuari. Hainbat saio egin dira herritarrekin eta horietan jasotako iritzia funtsezkoa izan da datozen urteetarako plan berria osatzeko. Ostegunean, urriak 17, emaitzak partekatuko dira 18:30etan Udaletxeko pleno aretoan.