Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Getariako Zarautz Jauregiaren eraikina birgaitzeko obra arkitektonikoaren esleipena

abendua / 11, 2022

2022ko abuztuaren 1ean B22/0389 alkate erabakiaren ondorioz, VAUMM AQUITECTURA Y URBANISMO S.L. enpresari esleitu zitzaion Zarautz Jauregia birgaitzeko obra arkitektonikoaren proiektu exekutiboa idaztea eta zuzentzea, eta horren proiektua aurkeztu zuen Getariako Udalean 2022ko urrian.

2022ko urriaren 18an ospatutako ohiko Udal Batzarrean, Getariako Zarautz Jauregia eraikina birgaitzeko obra arkitektonikoa obra-kontratu administratibo izapidetzeko administrazio espedientea onartu zen aho batez.

Behin kontratazio esleipena martxan jarrita eta Euskadiko Kontratatzaile profilean argitaratuta, legezko epea pasa ondoren, 2022ko azaroaren 29ko kontratazio mahaiaren erabaki bidez proposatu da Getariako Zarautz Jauregia eraikina birgaitzeko obra arkitektonikoa IPARRAGIRRE ERAIKUNTZA LANAK SL, eta CONSTRUCCIONES MOYUA SL, enpresen arteko elkarteari esleitzea. Bi enpresen batuketaren izena, UTE Zarautz Jauregia izanik.

Beraz, UTE Zarautz Jauregiari esleitu zitzaion obra arkitektoniko hau, guztirako 2.559.080,00€ko kopurua izanik, BEZ barne. Behin betiko bermea kopuruaren %5a izanik eta obraren iraupena 18 hilabetetakoa izanik.

Hala ere, Europako funtsetatik, Eusko jaurlaritzatik eta Gipuzkoako foru aldunditik finantzatuko da jarduera hau, eta C24.I02.P3.1 Europako funtsetatik finantzatuta dagoelako, 2023ko azaroaren 30 baina lehen amaitu behar dira obrak.