Getariako Udalak WhatsAppeko “Avisos” Chat-a eta Telegram kanala jarri ditu martxan.
Getariako Udalak herritarrekiko komunikazioa hobetzeko urrats berri bat eman du, eta WhatsAppeko “Avisos” kanala eta Telegram kanal ofiziala sortu ditu. Kanal horien bidez, udalaren informazio garrantzitsuena modu zuzen, azkar eta eraginkorrean helaraziko da.
Tresna berri horien helburua da udaleko albisteak, oharrak, abisuak, zerbitzu aldaketak, ekitaldiak eta interes orokorreko informazioa herritarren mugikorretan zuzenean jasotzea, eguneroko komunikazioa erraztuz.
WhatsApp eta Telegram bidezko kanalak noranzko bakarrekoak izango dira: Udalak bidaliko ditu mezuak, eta herritarrek ezingo dute erantzunik bidali. Horrela, informazioa modu ordenatuan eta eraginkorrean zabaltzea bermatuko da.
Getariako Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu kanal horietara bat egitera, udalaren jardunaren berri eguneratuta izateko. Harpidetza doakoa da eta edozein unetan baja emateko aukera dago.
Ekimen honen bidez, Udalak komunikazio hurbilagoa, gardentasuna eta informazioaren irisgarritasuna indartu nahi ditu, teknologia berriak herritarren zerbitzura jarriz.
Whatsapp-eko taldera gehitzeko egin klik: https://chat.whatsapp.com/DH70MVEcUT1Ll9eljbu43R
Ondoren eman “Unirme”
Telegram kanalera gehitzeko egin klik: https://t.me/GetariakoUdala
Ondoren eman “Unirme”
QRa eskaneatuz ere gehitu zaitezke komunitatera:




