Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Getariako Udalak Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala onartu du.

martxoa / 08, 2026

Getariako Udalak, udal ordezkaritza duten alderdi politikoen adostasunarekin, Martxoaren 8a —Emakumeen Nazioarteko Eguna— dela eta adierazpen instituzionala onartu du, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekiko konpromisoa berretsiz.

Adierazpenak azpimarratzen du berdintasuna gizarte justu, aske eta kohesionatu baten oinarrizko printzipioa dela, eta diskurtso antifeministen gorakadaren aurrean berdintasunaren defentsan jarrera irmoa mantentzearen beharra nabarmentzen du. Era berean, gogorarazten da emakumeen eskubideak urte luzez egindako lan kolektiboaren emaitza direla, eta lortutako aurrerapenak sendotzen jarraitu behar direla.

Testuan jasotzen denez, berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzea ezinbestekoa da indarkeria matxistarik gabeko bizikidetza sustatzeko, errespetuan, askatasunean eta duintasunean oinarritutako harremanak indartuz.

Ildo horretan, Getariako Udalak honako konpromiso nagusiak hartu ditu:

  • diskurtso misogino eta antifeministei aurre egiteko tokiko ekimenak sustatzea,

  • lehentasunezko kolektiboekin lanketa garatzea,

  • eragile feministarekin eta tokiko agenteekin elkarlana indartzea,

  • eta berdintasun politikak garatzeko baliabide eta egiturak bermatzen jarraitzea.

Halaber, herritarrei dei egiten zaie Martxoaren 8aren harira antolatzen diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzera.

Adierazpen instituzional osoa udal bozeramaileek sinatuta kontsultagai dago ondoko dokumentuan.

M8_Adierazpena_2026