Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Getariako Udalak lehen onarpena eman dio Euskaltxetan alokairuzko etxebizitzak eraikitzeko planari.

uztaila / 31, 2025

 

20 bat bizitoki, garajeak eta herriko irisgarritasuna asko hobetuko lukeen igogailuaren lotunea aurreikusten dira.

Getariarrek herrian baldintza duinetan bizitzea lortzeko bidean, beste urrats garrantzitsu bat egin da Getariako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren arteko elkarlanari esker.

Elkar-ulertzea bi instituzioen artean sinatutako hitzarmenak abiatu zuen. Getariako Udalak Euskaltxeta eremua alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzera bideratuko zuela agindu zuen, eta Jaurlaritzarekin adostu zuen etxeak eraikitzeko behar ziren urrats guztiak egingo zituztela. Lehen urratsa Hiri Antolamenduko Plan Berezia idaztea izan da; Krean enpresa arduratu da horretaz, eta asteartean egindako Udalbatzarrean eman zaio lehen onespena Planari.

Planari esker, Euskaltxetaren eremuan alokairu sozialera bideratuko diren 20 bat bizitokiko eraikina altxatuko da. Horrez gain, Udalak hala eskatuta, herritarrentzako garajeak egitea jasotzen da, bai eta etorkizunean Herrerieta eta Balentziaga kaleak lotuko dituen igogailurako pasabidea egitea ere.

Getariako Udalarentzat pozgarria da 2020an lehen aldiz mahaigaineratutako ideia aurrera doala ikustea. Egitasmo honek etxebizitzaren arazoari aurre egiteko ere balioko du. Gainera, herriaren historian lehen aldiz, alokairu sozialeko bizitoki publikoak eraikiko dira. Garajeak eta igogailuaren lotunea Planean sartu izanak ere proiektua aberasten duela uste du Udalak.