GETARIAKO UDALAK, JANARI-DENDARIEKIN BATERA, SALMENTARAKO PROTOKOLO BAT IPINI DU MARTXAN
Ast, 16/03/2020 – 09:39
Getariako herritarrei, erosketak egiterakoan kutsadura arriskua ahalik eta gehien ekiditeko ondorengo protokoloa jarraitzeko; eta dendako arduradun eta bolondresen aginduaei kasu egiteko eskatzen zaie (beraiek ere arriskuan ipintzen dira gu zerbitzeko).
Ez dugu dudarik, berriro ere, getariarrok arduraz eta lasaitasunez erantzungo diegula egoera honi.
Animo, garai hobeak etorriko dira eta!!!
1- Azaleraren arabera, denda bakoitzak bere aforoa izango du. Irizpìde bezela, ahalik eta pilaketa txikiena egitea.
2- Aforoa ezingo da gainditu; jendea, 1,5 metroko tartearekin, dendaren kanpoan fila bat eginez, bere txanda zain egongo da.
3- Sarreran, gelaren bidez eskuak garbitzeko derrigortasuna edo bestela plastikozko eskuzorroak izatea.
4- Ahal den guztietan ordainketa txartelarekin egitea gomendatzen da.