Getariako Udalak herritarrei dei egiten die estalpe berriko pintaketa lanak errespetatzeko.
Getariako Udalak aurrera daramatza estalpe berriko obrak, eta azken egunotan lurreko pintaketa lanetan ari da lanean. Lan horiek behar bezala egiteko, eremua itxita dago, baina, hainbat herritarrek ez dute hesidura errespetatzen, eta horrek zaildu egiten du prozesua.
Izan ere, pintatutako gainazalean hanka markak agertzen ari dira, eta horrek berriz margotu beharra eragiten du, lanak luzatuz eta baliabide gehiago erabiltzera behartuz.
Egoera horren aurrean, Udalak hesidura indartu du, baina herritarren lankidetza ezinbestekoa dela azpimarratu nahi du. Horregatik, dei egiten die bertatik igarotzen diren guztiei seinaleak eta itxiturak errespetatzeko, eta pintaketa lanak amaitu arte eremuan ez sartzeko.
Helburua argia da: guztiona den espazio publikoa ahalik eta txukunen amaitzea.


