Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Getariako Udalak diru-laguntza berria sortu du, gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoeran daudenei laguntzeko

otsaila / 15, 2024

Getarian gizarte-bazterkeriako eta/edo behar larriko egoeran dauden herritarrak eta familiak diruz laguntzea da xedea, haien egoera arintzeko. Diru-laguntzaren zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da guztira, eta Getarian bizi diren pertsonak eta familiak izango dira onuradunak.

Udal-laguntza honen bidez, ustebeko gertakari baten edota baliabide ekonomiko urrien ondorioz izan daitezkeen behar ekonomikoak estali nahi dira, hala nola askotariko etxebizitza-gastuak, alokairuak eragindakoak, energiarekin lotutakoak, eta gastu soziosanitarioak.

Getariako Udalak 2023 maiatzaren 23ko ohiko osoko bilkuran onartu zuen larrialdi-egoerek eragindako beharrei erantzuteko diru-laguntza berriaten ordenantza, eta orain, eskariak aurkezteko epea zabaldu da. 2024ko ekitaldiari dagokion ordainketa izango da, hau da, urtarriletik abendura bitartean izango diren gastuei dagokiena.

Azken hilabeteetan, Getariako Udalak herrian bizi diren getariarren ongizatea hobetzeko hainbat egitasmo jarri ditu martxan, besteak beste, 65 urtetik gorako herritarrentzako etxe tutelatua, arreta psikosozialerako programa berria, GLL dirulaguntzak, eta abian jarri berri den 10.000 euroko ekarpen ekonomikoa, guztiak ere herritarrak herrian duintasunez bizitzeko.

Ordenantza