Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Getariako Udalak bere beharrak 100% energia elektriko berriztagarriz hornitzeko kontratazioa martxan jarri du.

martxoa / 23, 2025

Getariako Udalak 2022an onartu zuen Klima eta energia Plana. Datozen urteetan hainbat esku hartze planteatzen dira, tartean bere energia elektrikoaren hornidura % 100an energia berriztagarria izatea.

Getariako Udala Trantsizio energetikoarekin konprometitutako instituzioa da eta atmosferan berotegi-efektuko gasen kontzentrazioak geldiarazteko eta egonkortzeko, %100an energia berriztagarrien aldeko apustua egiten du. Beraz, energia elektrikoaren hornidura %100 berriztagarri gisa egiaztatutako jatorri-bermearen ziurtagiriarekin kontratatzeko prozedura martxan jarri du.

Getariako Udala administrazio publiko arduratsua, eredugarria eta erreferentea izateko bere hornidura elektrikoan %100 berriztagarriak diren energiak baliatzeaz gain, Udalak kontratazio honekin laguntza, aholkularitza pertsonalizatua eta hurbila izatea bilatuko ditu. Kontratazio esleipendun den merkaturatzaileak informazio zuzena eta eguneratua ematea eskatuko zaio. Baita Udal teknikarie eta erakundearen ordezkariei sektorearen funtzionamendu eta eraginkortasun energetikoaren inguruko prestakuntza ere. Baloratuko da ere herritarrek energiaren alorrean informazioa eta prestakuntza jasotzea ere.

Azkenik, eta Udalak faktura elektrikoa ekonomikoki merkatu nahi duenez, kontratazioan hornidura-puntu bakoitzerako kontratatutako potentziak benetako kontsumoari egokitzea eskatuko zaio esleipendunari. Baita gehiegizko energia erreaktiboa ezabatzeko azterketa egitea ere.

Kontratatzaile profilean ikus daitezke xehetasun guztiak.