Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Getariako Udalak Askizuko herri bide zaharra zaharberritu du.

abendua / 20, 2025

Getariako Udalak amaitu ditu Askizuko herri bide zaharra zaharberritzeko lanak. Jarduketa honen bidez, bidearen egoera hobetu da, bertako nekazari eta abeltzainek, baita oinezkoek ere, segurtasun eta erosotasun handiagoz erabili ahal izateko.

Lanak Hondalanak eta Eraikuntzak enpresak egin ditu. Proiektu hau izan da aurten udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzetara aurketu duena, 54.658,12 euroko aurrekontuarekin, eta 30.061,97 euroko laguntza jaso du.

Askizuko herri bide hau inguruko lurrak lantzen dituzten nekazari eta abeltzainek egunero erabiltzen dute, eta, aldi berean, oinezkoentzat ere ohiko ibilbidea da. Zaharberritze lanekin, bidearen irisgarritasuna eta erabilera baldintzak hobetu dira, landa eremuko jarduera ekonomikoa eta herritarren eguneroko joan-etorriak erraztuz.

Getariako Udalak azpimarratu du landa bideen mantentzea eta hobekuntza lehentasunezko jarduera dela, herriko lehen sektorea babesteko eta ingurune naturala modu egokian zaintzeko.