GETARIAKO TRIATLOIAK 2023/05/19AN ETA 2023/05/20AN TRAFIKOAN IZANGO DUEN ERAGINA
2023 Getariako triatloiaren eraginak trafikoan.PDF
2023/05/19: BEZPERAKO EGUNA.
GETARIAKO PORTUA:
– Arratsaldean moila zahar eta berriaren arteko aparkalekurako sarrera itxiko da muntaiarekin hasteko.
ERREPIDEAK:
– Norabide guztak zabalik.
2023/05/20: LASTERKETA EGUNA.
GETARIAKO PORTUA:
– Goizean zehar Malkorbeko sarrera itxita, Gaztetape zabalik 15:30ak arte.
– 15:30etan portuko sarrera-irteera guztiak itxiko dira.
o Gaztetapekoa 17:40 bitartean itxita.
o Malkorbekoak itxita bukatu arte.
– Kirol portuan, Malkorben eta Artzapen ibilgailuak ezingo dira mugitu 15:30etatik amaitu arte.
– Portu zaharrean, dike handian, Lojetan eta Gaztetape aldean ibilgailuak ezingo dira mugitu 15:30etatik 17:40etara.
ERREPIDEAK:
– Zarautz ↔ Zumaia artean AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da, Getarian trafiko pilaketak ekiditeko.
– Getariatik → Zumaiara (N-634) zabalik (berdin Askizu eta San Prudentziotik ere) beti ere arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator. Gaztetape hondartzarako bidegurutzea Ertzaintzak kudeatuko du, lasterkarien sartu irtenak lehenetsiz eta babestuz bide-gurutzean. Trafikoa geratu egingo da puntualki, lasterkariak igarotzeko momentuan soilik.
– Zumaiatik → Getariara (N634) itxita (16:00-17:30 bitartean):
o Zumaiatik → Getariara, Zarautzetik bueltan (AP-8 gomendatzen da).
– Meagatik → Zumaiara (GI-2633) itxita (16:15-17:30 bitartean).
– Zumaiatik → Meagara zabalik, baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator.
– Zumaiatik → Zarautzera (N634) itxita (16:15-17:30 bitartean):
o AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da.
o Zumaiatk → Meagara (Oikiatik) zabalik baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator.
o Meaga ↔ Zarautz (GI-2633) bi noranzkoak zabalik (Elkanorako bidegurutzera arte).
– Getaria ↔ Zarautz (N-634) bi noranzkoak zabalik, arretaz gidatuz Getariako sarrera-irteeran.
– Askizu eta San Prudentziotik → Getariara itxita (16:00-17:40).
– Getaria ↔ Meaga (GI-3391) itxita (16:00-17:15), berdin BALENZIAGA, POTZUAGA, MAGALLANES, AKERREGI, ERRUERA eta EITZAGA AUZOAN.
o Zarautzetik zabalik.
*AUTOBUS ZERBITZUAK ohiko ibilbidea eta ordutegia mantenduko du.
**ORDUTEGIAK aldaketa izan dezake, antolatzaileek segurtasuna bermatzeko komenigarria ikusten badute.
ESKERRIK ASKO ETA BARKATU ERAGOZPENAK, GETAITRI TRIATLOI KLUBA.