Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

GETARIAKO GURASO ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA

urria / 13, 2022

Guraso eskola

Jaio eta hasierako urteek garrantzia gero eta nabarmenagoa dute; izan ere, garai honetan norbanakoaren garapenak eta heldutasunak hainbat forma hartuko ditu ikasitakoaren arabera eta honetarako izandako prozesuaren arabera.

Ezinbestekoa da beraz, prebentzio-lana; honek hasierako urte hauetan garapen eta bizipen egokiak izaten lagunduko du, eta ondorioz pertsona horrek bizi-kalitate ona izango du etorkizunean.

Honek guztiak haurren garapenean zutarri diren bi erakunderekin lan egitea dakar: familia eta eskola. Horregatik, gurasoek eta  irakasleek haurren hezkuntzari dagozkion hainbat kontzeptutan eta helburutan bat egitea komeni da.

Nori zuzenduta:

  • 0tik 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei

Ikastaroaren ezaugarriak:

  • Talde mugatua:  Ikastaroa egiteko, gutxienez 8 pertsona beharko dira talde osatzeko
  • 8 saio, ordu eta erdikoak: Ostegunetan 14:30tik 16:00ra izango dira eta egunak lehenengo saioan (Urriak 27) finkatuko dira.

Nork emanda:

  • Harremanak elkartea: psikologia, psikoterapia eta sexologian adituak

Lekua:

  • Iturzaeta herri Eskola

Izena emateko epea: 

  • URRIAREN 21arte

Izena emateko

  • Parte hartzaileen izen-deiturak – Helbidea: – Telefono zº
  • Emailez bidali: gizartekintza@getaria.eus
  • Eskuz, bidali Getariako Udala

Metodologia

Guraso-eskolak dituen helburuak direla eta, metodologiak ezin du azalpen hutsa izan, ez eta pasiboa edo teorikoa ere, honela ezingo genituzke helburuak lortu. Aldaketak ez dira arrazoi bidez bakarrik egiten: horregatik metodologiak parte hartzailea behar du izan, irekia. Helburuak betetzeko lanean dihardugun guraso taldearen izaera kontuan hartu behar dugu; gutxieneko segida bat eman behar diogu prozesuari, talde lan dinamikoa izango da metodologiaren oinarria.

Gaiak

Lotura afektiboak eta atxikimendua – Haurren arteko gatazken kudeaketa – Jolasaren garrantzia – Hezkidetza familian – Zerotik hamabi urte bitarteko garapen psikosomatikoaren deskribapena – Elikadura – Adimen emozionala: kudeaketa, psikosomatizatzea, … – Mugak eta zigorrak – Gurasoen heziketaren funtzioaren eta eskolaren arteko harremana – Heriotzaren bizipena landu – Sexualitatea