GETARIAKO GURASO ESKOLAN IZEN EMATEA ZABALIK
IZENA EMATEKO EPEA urriaren 27ra arte
IZENA EMATEA:
Iturzaeta Ikastetxeak WhatsApp bidez bideratuko du.
Beste guztiak: gizartekintza@getaria.eus
Guraso Eskola:
Jaio eta hasierako urteek garrantzia gero eta nabarmenagoa dute; izan ere, garai honetan norbanakoaren garapenak eta heldutasunak hainbat forma hartuko ditu ikasitakoaren arabera eta honetarako izandako prozesuaren arabera.
Ezinbestekoa da beraz, prebentzio-lana; honek hasierako urte hauetan garapen eta bizipen egokiak izaten lagunduko du, eta ondorioz pertsona horrek bizi-kalitate ona izango du etorkizunean.
Honek guztiak haurren garapenean zutarri diren bi erakunderekin lan egitea dakar: familia eta eskola. Horregatik, gurasoek eta irakasleek haurren hezkuntzari dagozkion hainbat kontzeptutan eta helburutan bat egitea komeni da.
Nori zuzenduta:
0tik 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei
Ikastaroaren metodologia:
Guraso-eskolak dituen helburuak direla eta, metodologiak ezin du azalpen hutsa izan, ez eta pasiboa edo teorikoa ere, honela ezingo genituzke helburuak lortu. Aldaketak ez dira arrazoi bidez bakarrik egiten: horregatik metodologiak parte hartzailea behar du izan, irekia. Helburuak betetzeko lanean dihardugun guraso taldearen izaera kontuan hartu behar dugu; gutxieneko segida bat eman behar diogu prozesuari, talde lan dinamikoa izango da metodologiaren oinarria.
Gaiak:
Jorratu daitezkeen gaien zerrenda zabala da:
- Lotura afektiboak eta atxikimendua
- Haurren arteko gatazken kudeaketa
- Jolasaren garrantzia
- Hezkidetza familian
- Zerotik hamabi urte bitarteko garapen psikosomatikoaren deskribapena
- Elikadura
- Adimen emozionala: kudeaketa, psikosomatizatzea, …
- Mugak eta zigorrak
- Gurasoen heziketaren funtzioaren eta eskolaren arteko harremana
- Heriotzaren bizipena landu
- Sexualitatea ……………….
Ikastaroaren ezaugarriak:
– Talde mugatua: Ikastaroa egiteko, gutxienez 10 pertsona beharko dira talde osatzeko.
– 8 saio, ordu eta erdikoak: Ostiraletan 14:30tik 16:00ra izango dira eta egunak lehenengo saioan (Urriak 29) finkatuko dira.
Nork emanda:
Harremanak Elkartea: psikologia, psikoterapia eta sexologian adituak
Lekua: Ulpiano Aretoa.
– – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – –