Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Getariako 24. literatur lehiaketak baditu sarituak.

maiatza / 09, 2025

Urtero bezala, udaletxeko aretoan ospatu da Getariako 24. Literatur Lehiaketako sari banaketa ekitaldia. 7 maila ezberdinetan banatu dira jasotako lanak, bai ipuin eta baita bertso/olerki modalitateetan.  

Guztira 100 lan baino gehiago jaso dira aurtengo edizioan eta udalak eskerrak eman nahi dizkie urtez urte ekimen honetan parte hartu duten guztiei, bai idazle zein epaimahaikideei. 

Ondorengo kideek osatu dute aurten epaimahaia: Nagore Etxabe Iturzaeta Herri Eskolako zuzendaria, Jone Lizarralde Artzape Euskara Elkarteko kidea, Bego Alberdi literaturazalea, Maria Martinez de Guereñu Udal Liburutegiko langilea eta Ekaitz Esteban Getariako udaleko kultura eta euskara batzordeburua. Erun Ortiz Udaleko kultur teknikaria aritu da idazkari lanetan. 

 

 

Guztiak aztertu ondoren, hona hemen epaimahaiaren erabakia, mailaz maila eta sailez sail:  

  • LH3IPUINA 

Lan saritua: ELEFANTE BERDEA 

Egilea: Xan Elorrieta Alberdi 

Aipamen berezia:  LIBEREN MENDI TXANGOA 

Egilea: Jule Iribar Irigoien 

  • LH4IPUINA 

Lan saritua: IXKUTUKO MUNDUAK 

Egilea: Nerea Farinango Del Rio 

Aipamen berezia:  ZARAUTZ JAUREGIKO ABENTURA

Egilea: Nur Lasa Mancilla 

  • LH5IPUINA 

Lan saritua: TXANTXANBERDEA 

Egilea: Oihan Iriarte Nuñez 

Aipamen berezia:  OPOR KUTREAK 

Egilea: Naiara Azkue Garcia 

  • LH6IPUINA 

Lan saritua: SORGINAK 

Egilea: Sara Ostolaza Iribar 

Aipamen bereziak:  AHAZTUAK 

Egilea: Oihane Ostolaza Iribar 

  • 12-14 URTEIPUINA 

Lan saritua: IZARRAK 

Egilea: Lur Elorrieta Alberdi 

  • HELDUAKIPUINA 

Lan saritua: NORA-ezean 

Egilea: Maialen Urbieta Agirrezabalaga 

  • OLERKI / BERTSOA 

Lan saritua: HILTZEN 

Egilea: Edurne Irigoien Loinaz