Gazteek etxebizitzak alokatzeko laguntzen 2022. urteko lehen deialdia
Uztailean argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Getariako gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzen 2022. urteko lehenengo Deialdia (DESKARGATU HEMEN)
ESKERA ORRIA HEMENTXE DESKARGATU: Eskaera orria
Deialdian azaltzen den bezala, eskariak bidaltzeko epea 2022ko uztailak 1etik 22ra bitartean egin ahalko da, eta bertan azaltzen da zein baldintza bete behar diren dirulaguntak jasotzeko eta zein den aurkeztu beharreko dokumentazioa zehatz mehatz.
2022ko urtarrilaren 1etik 2022eko ekainaren 30era bitarteko alokairu gastuak soilik kontuan izango dira, jada ordainduta daudenak. Gainera, alokairu kontratua gutxienez urtebetekoa izan beharko da.
Dirulaguntza hau tramitatu aurretik, ondo egiaztatu beharra dute eskatzaileek Gaztelaguneko dirulaguntzak eskuratzeko baldintzak betetzen ez dituztela. Gaztelaguneko laguntzarekin bateraezintasuna dago, hala arautzen baitu Eusko Jaurlaritzaren 2018ko abenduaren 18ko arauak.
Etxebiztiza partekatzen duten baina familia-unitate bat osatzen ez duten pertsona fisikoen eskaeren kasuan (adibidez, lagun arteko pisua):
— Hileko 250 euroko laguntza osoa eskatzai leen artean proportzionalki banatuko da.
— Urteko diru sarreran arabera:
28.000,00 euro gordin urtean (eskatzai le bakarra bada).
35.000,00 euro gordin urtean (bi eskatzai le edo gehiago badira).
— € gordin urtean:
0-15.000: % 75.
15.000,01-21.000: % 55.
21.001-28.000: % 35.
28.000-35.000: % 20.
Deialdia arautzen duen ordenantzan informazio gehiago aurkitu daiteke: Ordenantza
Hurrengo deialdia, 2022.urteko abenduan egingo da. 2022ko uztailetik abendu arteko gastuak ordaintzeko izango dira; betiere momentu horretan berriro ere baldintzak betetzen direla egiaztatzen dutenen artean.