Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Garazi Arrula, Jon Artano eta Miren Agur Meabe idazleek egonaldi bana egingo dute Getariako ostatuetan

urtarrila / 09, 2025

Epaimahaikideek gaur ebatzi dute zeintzuk izango diren Getariako ostatuetan idazketa-egonaldi bana gozatuko duten autoreak. Aurkeztutako zazpi proiektuen artetik, sormen-prozesuan dauden biografia nobelatu bat, kazetaritza literarioko lan bat eta poema sorta baten bidez osaturiko nobela bat hautatu ditu epaimahaikoak.

Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, 1987) nobela bat garatzen ariko da martxoan San Prudentzio Hotelean. Protagonistaren biografiari segika, hainbat gai jorratuko dira eleberrian: sektak, fedea eta sinesmenak, emakumeen kontrako indarkeria askotarikoa, norbere hautuaren eta koertzioaren arteko mugak, kulpa, indibidualismoaren errepresentazioak eta abar.

Jon Artano (Zestoa, 1978) garatzen ari den kazetaritza-lanak Hegoaldean du behin-behineko izenburua. Andeetan hegoaldetik iparraldera egindako bidaian bildutako istorioak lantzen ari da, Anderik Ande proiektuaren bigarren alea litzate, 2023an argitaraturikoa Juanaren ostean. Bigarren liburu honetan Argentinan eta Txilen ikertutako gaiak agertuko dizkigu. Harritarte Apartamentuetan hartuko du ostatu urtarrilan.

Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962), berriz, poemaz osatutako thriller ukituko nobela bat ontzen ariko da urtarrilean Getaria Apartamentuetan. Jubilazioaren atarian dago Agurtzane izeneko narratzailea, atezaina da Bilboko auzo bateko DBHko ikastetxe batean. Ikasle bat hilda agertzen denean abiatuko da nobela, narratzailea heriotza ikertzen hasten denean.