Gabon jaien balorazio positiboa egiten du Udalak.
Balioan jarri nahi ditu, eta zoriondu, azken egunetan herrian aurrera eraman diren askotariko ekimenak burutzen lagundu duten eragile eta herritar guztiak.
Urtarrilak 5ko erregeen kabalgatak jarri zion amaiera gabonen bueltan herrian antolatu diren egitasmo desberdinei. Eguraldiak Olentzeroren etorrera egokitzea ekarri bazuen ere, herriko haur, gazte, heldu eta adinekoek antolatuta zeuden ekitza guztietan izandako parte-hartzea goraipatu nahi du Getariako Udalak.
Gainera, lehen lerrora ekarri nahi du bateko zein besteko ekintzetan bolondres lanetan jardun diren herritar guztiak. Baita eskua bota edota antolaketan zuzenean jardun duten herriko eragileak ere. Beraiei, zuei, esker egin dira herrian guztiok modu batetara edo bestera gozatzeko aktibitateak. Getarian azken egunetan musika, kirola, festa etab. nagusi izan dira.
Azkenik, eta beste behin ere, Getariako Udalak herri honek duen zen komunitarioaz harro dagoela adierazi nahi du. Biba zuek!