Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Futbol-zelaiaren bideragarritasun txostena osatu da

azaroa / 18, 2022

Herrian futbol-zelaia eraikitzeak 7.606.985 euro balio du. Astearteko Batzorde informatiboan aurkeztu zuen egileetako batek txostena.

Getariako Udalak Igarategi poligonoko lurretan futbol-zelaia egiteko proiektuaren  bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertu ditu. Borja LLop Chocarro Arkitektoa eta Juan LLop Chocarro bide-ingenieri izan dira futbol – zelaiaren exekuziorako bideragarritasun txostena idatzi dutenak.

Azterketa egiterakoan, lehia ofizialetan erabiltzeko gutxieneko neurria izango lukeen futbol-zelaia hartu da oinarri, belar artifiziala izango lukeena, eta, horrez gain, 350-400 ikuslerentzako harmaila, 200 m2-ko instalazio bat (aldagelak, sarrera eta bulegoa) eta 50 autorentzako aparkalekua izango lituzkeela aurreikusi da. Egindako azterketaren arabera, futbol-zelaia 55 metroko kotan jartzea litzateke aukera onena, eta, horretarako, 130.000 m3 bolumen lur zulatu beharko lirateke. Horrez gain, futbol-zelaira iristeko bidea egiteko, beharrezkoa litzateke egun eremu horretan dauden gas-edukiontziak eta elektrizitate-azpiegiturak lekuz aldatzea. Bestalde, inguru horretako ingurumen-baldintzak babesteko neurriak ere hartu beharko lirateke, proiektua gauzatu ahal izateko.

Kostuari dagokionez, hiru alderdi aztertu dira: lurrak desjabetzeak eragingo lukeen kostua, obra zibilari dagokiona, eta futbol-zelaiaren eta bertako instalazioen eraikitze-kostua. Futbol-zelaia egiteko eremu horretan, lurrak desjabetu beharko lirateke, eta horrek, egungo baremoen arabera, 247.509,58 euroko kostua izango luke. Obra zibilari dagokionez, bertan egin beharko liratekeen jarduketa guztiak kontuan hartuta (zulatzea, azpiegitura-sareak egokitzea, oinezkoen eta ibilgailuentzako bideak egitea…), 3.280.400,00 euroko kostua aurreikusi da. Azkenik, futbol-zelaia eta bertako instalazioak egitea 1.288.250,00 euro kostatuko litzateke. Horrez gain, beste zenbait gastu ere kontuan hartu behar dira, hala nola hirigintza-plangintzarekin eta -kudeaketarekin lotutako dokumentuek, proiektuen idazketek eta jarduera-lizentziek eragindakoak. Hala, aipatutako gastu horiek guztiak kontuan hartuta, 7.606.985,01 euroko balorazio ekonomikoa egin da txostenean.

Zalantzarik gabe, kirol-instalazio hori jartzeko proiektuaren kostua handia da. Kontutan izan behar da Getariako Udalak urtero inbertsio guztietarako duen diru partida ez dela 400.000 euroetara iristen. Gainera, futbol-zelai berriak eraikitzeko diru-laguntza guztiak ia desagertu dira eta instituzioetatik Udalari jakitera eman dioten bezala, etorkizun ertainean ez da aurreikusten diru-laguntzarik sortuko den

FUTBOL ZELAIA GETARIA TXOSTENA