Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Euskara ikasten aritu diren herritarrek diru-laguntza eska dezakete.

ekaina / 27, 2025

Gaur, ostirala, argitaratu da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta orain, interesatuak, 15 egun baliodun izango du eskaria aurkezteko.

Beste urte bat gehiagoz, Getariako Udalak euskaltegi edo barnetegi batean euskara ikasten aritu diren Getariako herritarrek diru-laguntza jasotzeko deialdia ireki berri du. Diru-laguntza honen  helburua Getarian erroldatutako herritarrak euskara ikastaroetan parte hartzera bultzatzea, euskara jaso eta erabiltzen hasteko. Betebeharreko baldintzak hauek dira:

  • 16 urte edo gehiago izatea.
  • Getarian erroldatuta egotea.
  • HABEk onetsitako zentro batean matrikulatuta egotea.
  • Gutxienez % 75eko asistentzia- maila izatea.
  • Ikastaroaren aprobetxamendua ahalik eta handiena izatea.
  • Dirulaguntzak jasotzeko inolako debekurik ez izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena betetzea eskaera orrian.
  • Getariako Udalarekiko zerga betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena betetzea eskaera orrian.

Azkenik esan, interesdunek informazio guztia Getariako Udalaren web-gunean aurki dezaketela. Baita aurkeztu beharreko dokumentazio guztia.

Eskabideak presentzialki Udaletxeko harreran edo elektronikoki webgunetik eskatu ahalko da.