Slider

Berriak

LIBURUTEGIKO UDAKO ORDUTEGI BERRIA

☀️ Uda iritsi da eta honekin batera liburutegiko ordutegiaren aldaketa. Uztailaren 1etik aurrera GOIZEZ irekiko dugu: 10.00 - 13.00

Abuztuan itxita!

Gogoratu!!! Erabilpen neurri berriek liburutegian gustura egon eta irakurtzea ahalbidetzen dute, hortaz, ANIMATU! 

Getariako Udal Liburutegia

 

EUSKARA IKASTEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK

Euskara ikasteagatik diru-laguntzak

2019-2020 ikasturtean euskara ikasten jardun duten herritarrek diru-laguntzak eska ditzakete.

Baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek: batetik, ikastaroa jaso bitartean udalerrian erroldatuta egotea, eta bestetik, ikastaroko orduen %80 jaso izana.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileek agiri hauek aurkeztu behar dituzte udaletxean, uztailaren 15a baino lehen:

- NANaren kopia bat.

- Ikasle-agiriaren edo langabe-txartelaren kopia bat, izanez gero.

ODOL-EMATEA

ODOL EMATEA, 18:00etatik 20:00etara, Getariako Osasun Zentroan (Ulpiano Etxea).

Goizean deitu eta hitzordua eskatu, 943 00 78 85

Antolatzailea: Odol Emaileen Elkartea / Gure Txeru Elkartea

SAN JUAN FESTAK EGOERA BERRIRA EGOKITU DITU BALENCIAGA KALEKO FESTA BATZORDEAK

Ekainak 23, asteartea

  • 20:30ean, Txupinazoa
  • Ondoren, San Juan festetako batzordearen eskutik pregoia
  • Jarraian, Amets Aizpuruaren eskutik eta balkoietatik lagunduz bertso sorta
  • Amaitzeko, bakoitzak etxean duenarekin danborrada

*Sua irudikatzeko, balkoian kandela bat jar ezazue!

Ekainak 24, asteazkena