Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

‘Etengabeko ikaskuntzarako ikastaroak, etorkizun iraunkorrerako gaitasun berdeak’, antolatu ditu Udalak hurrengo hilabeteetan.

urtarrila / 27, 2025

Udalak eta Cebanc-ek, ‘etengabeko ikaskuntzarako ikastaroak’, etorkizun iraunkorrerako gaitasun berdeak’, antolatu dituzte hurrengo hilabeteetan.

Doakoak dira eta interesa duten pertsonek udaletxean edo kultura sailaren bitartez egin behar dituzten izen-emateak.

Herritar guztientzat zuzenduta daude, bai jubilatu, langabetu, langile, …

Lehenegoa, “NOLA EGIN GARBIKETA-PRODUKTU EKOLOGIKOAK ETA ETXEKOAK”, otsailaren 4tik martxoaren 6ra egingo da, eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Ikastaroa Itxas Etxea Jubilatu eta Pentsionista Elkartean emango da astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Ikastaroa 16 urtetik gorako herritar guztiei zuzenduta dago eta bertan parte hartzeko interesa daukaten herritarrek udaletxean edo kultura@getaria.eus helbidean eman behar dute izena. Ikastaroa doakoa da eta Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako sailaren laguntzarekin antolatu da.

Bigarrengoa, “XABOI ETA KOSMETIKA NATURALAREN ZEIN ARTISAU-KOSMETIKAREN ELABORAZIOA”, apirilaren 29tik ekainaren 3ra egingo da.