Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Eskailera mekanikoen geldialdi programatua

ekaina / 09, 2024

Orain dela hiru urte Oronak eskailera mekanikoen egoera ezagutzeko instalazio guztia ikuskatu zuen. Eskailerek hainbat hobekuntzen beharra zituztela ondorioztatu zen. Herritarrekiko afekzioa gutxitzeko lan-programa bat adostu zuten Udalak eta enpresak eta esku-hartze guztiak 3 urtetan banatu ziren. Datozen egunetan hirugarren urtez egiten diren lanak izango dira. Lan hauen kostua 14.143,96€takoa izango da.

Eguraldiak laguntzen badu asmoa lanak ekainaren 10ean hastea izango zen. Oronatik adierazi dutenez lanek aste beteko iraupena izango lukete (eguraldiak laguntzen badu) eta printzipioz lanak irauten duten bitartean ezingo da eskaileren azken zati hori erabili. Ahal den neurrian, lanak etenik gabe egitea da aurreikuspena, itxitako denbora tartea ahalik eta txikiena izan dadin. Barkatu eragozpenak.