Elkano, Mundubira Espazioaren ate irekiak
Elkano, Mundubira Espazioa museoak Gabonetako bisita gidatu bereziak eskainiko ditu datozen asteetan, espazioa irekiera ofizialerako prestatzen ari den bitartean. Abenduaren 20tik urtarrilaren 4ra bitarte, Getariarrek aukera izango dute museoa aldez aurretik ezagutzeko, goizeko hainbat ordutegitan egingo diren saioen bidez. Saio bakoitzak ordubeteko iraupena izango du, gutxi gorabehera.
Bisitetan ikus-entzunezko edukiak euskaraz eskainiko dira. Hala ere, gaztelerazko edukia nahi dutenek interesa adieraz dezakete; Taldea osatzen bada, data osagarri bat planteatuko da.
Bisiten egutegia honakoa izango da:
- Abenduak 20, larunbata: 11:30
- Abenduak 21, igandea: 11:30
- Abenduak 23, asteartea: 09:30 / 11:30
- Abenduak 26, ostirala: 09:30 / 11:30
- Abenduak 27, larunbata: 11:30
- Abenduak 28, igandea: 11:30
- Abenduak 30, asteartea: 09:30 / 11:30
- Urtarrilak 2, ostirala: 09:30 / 11:30
- Urtarrilak 3, larunbata: 11:30
- Urtarrilak 4, igandea: 11:30
Elkano, Mundubira Espazioa museoa urtarrilaren 16an inauguratuko da ofizialki. Data horretatik aurrera, espazioa publiko orokorrarentzat irekita egongo da, eta bisitariek sarrerak Getariako Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dituzte.
Herritarrentzako ate irekietan plazak mugatuak izango dira, talde bakoitza 15 pertsonakoa izanez gehienez. Izen-ematea turismo bulegoan, infoturismo@getaria.eus emailean edo 943140957 telefonora deituta izango da.


