Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Egoliarren aparkamendu-sistemak martxan jarraituko du, baina TAO zerbitzua eten egingo da oraingoz.

apirila / 24, 2025

Alegazio bat tarteko, TAO zerbitzua eten egingo da behin-behinean; nolanahi ere, egoliarrentzako bideratuta dauden aparkalekuek bere horretan jarraituko dute.

Getariako Udalak aurreko urtean aldatu zuen “Ibilgailuentzako aparkalekuen udal-ordenantza”. Ordenantza horretan, egoliarrentzako aparkalekuak handitzeaz gain, zenbait egokitzapen egin ziren datetan.

Hala, ibigailuen aparkamendua arautu eta ekipamentua hornitzeko zerbitzua lizitazioara atera zuen Udalak, otsailaren 12an. 3 enpresa aurkeztu ziren, eta haietako batek lortu zuen lizitazioa. Lizitaziora aurkeztutako beste enpresa batek, ordea, alegazio bat aukeztu du, eta, horrenbestez, kontratazio-batzordeak gaia ondo aztertu eta ebatzi bitartean, zerbitzua eten egingo da, behin-behinean.

Hori horrela, oraingoz, TAO zerbitzua ez da martxan jarriko; aparkalekuen ordenantzak, ordea, indarrean jarraituko du. Izan ere, Getariako Udalak ondo daki bisitarien etorrerak herritarren aparkalekuetan duen eragin handia; horrenbestez, bertakoen aparkalekuak erraztu eta babesteko, egoliarrentzako guneetan herritarrek aparkatzen dutela ziurtatzen eta kontrolatzen segituko du.