Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Egin nirekin ere euskaraz!

maiatza / 09, 2026

Kaixo!

UEMAk abian du ‘Egin nirekin ere euskaraz!’ kanpaina. Beste herrietatik etorri eta euskara ikasten ari direnak ikusarazteko. Getariara ere ekarri du kanpaina UEMAk.

Euskaldunak dira Araisa, Maria Yolanda, Ruzhica, Ivano, Miguel Angel, Manhiza, Claire eta Ignacio. Kuban, Nafarroan, Mazedonian, Italian, Kantabrian, Afganistanen, Irlandan eta Donostian jaio dira.

Euskara ez da beraien lehen hizkuntza, baina euskara ikasi dute eta ikasten ari dira, eta euskaraz aritu nahi dute herritarrekin.

Aurten Kanpaina Urola Kostara ere ekarri du UEMAk, eta Orion, Getarian, Zumaian eta Zarautzen euskara ikasten ari diren herritarrekin ere sortu du beste bideo eta kartel bat. Kasu horretan, ikasle hauek ageri dira, bakoitza bere esperientziaren berri emanez:

· Celeste Martinez. Guatemalarra. Zarautzen bizi da.
· Chaimae Ouladmhand. Marokoarra. Orion bizi da.
· Amal Madrane. Marokoarra. Orion bizi da.
· Maryna Melnychenko. Ukrainarra. Orion bizi da.
· Mathilde Coudre. Frantziarra. Orion bizi da.
· Leonardo Bobadilla. Kolonbiarra. Zumaian bizi da.
· Miguel Romero Ruiz. Sevillan jaiotakoa, Espainian. Orion bizi da.
· Ivano Ballestracci Prieto. Italian jaiotakoa, Toscanan. Getarian bizi da.
· Jeniffer Marisol Cruz Alvarez. Hondurastarra. Orion bizi da.
· Araisa Doeste Albuerne. Habanan jaiotakoa, Kuban. Getarian bizi da.

Informazio osoa HEMEN