COVID 19: UDARAKO DENBORALDIARI BEGIRA, LEHEN BABES NEURRIAK HARTU DIRA GETARIAKO HONDARTZETAN
maiatza / 29, 2020
Ost, 29/05/2020 – 14:00
[EUS]Udako denboraldia gainean dugu, hori dela eta udalak ondorengoak azpimarratu nahi ditu Covid19aren kutsaduraren inguruan hartu beharreko neurriei buruz.
- Babes neurriak ez erlaxatzea, espazio publikoetan maskarillak erabiltzea eta gutxieneko bi (2) metrotako tartea errespetatzen jarraitzea.
- Denda, terraza, taberna eta jatetxeetan ezarrita dauden babes neurriak zorrotz betetzea
- Hondartzei dagokionez, aste buru honetarako lehen neurriak hartu ditu udalak.
- Malkorbe eta Gaztetapen hondartzetan sarrera bat itxi da.
- 2 metrotako tartea uztea derrigorrezkoa dela gogora arazteko kartel informatiboak ipini dira.
- Datozen egunetan, udako denboraldiaren hasierarekin batera, babes neurri hauek osatu eta jakin arazi egingo ditu.
4. Hondartzetan baimendutako jarduerak.
- Hondartzetako joan-etorriak, egonaldiak eta banakako kirol eta jolas jarduerak egitea baimentzen da, distantziak mantentzea zainduz.
- Objektu pertsonalak, eskuoihalak, etzateko aulkiak eta antzeko elementuak beste erabiltzaile batzuekiko bi metroko segurtasun-perimetroa bermatzeko moduan kokatuko dira, elkarrekin bizi diren bainularien kasuan izan ezik.
- Aisialdiko bainuak baimenduko dira, bai eta eguzkia modu estatikoan hartzea ere, baldin eta hondartzako araudiak baimentzen baditu.