CORONABIRUSAREN PREBENTZIORAKO PROTOKOLOA JARRAITUZ, UDAL ERAIKINAK ITXI DIRA
martxoa / 12, 2020
Ost, 12/03/2020 – 18:09
[EUS] Osakidetzaren prebentzio protokoloak jarraituz, hainbat udal eraikin itxi eta bertan ematen diren udal zerbitzuak suspenditzea erabaki du Getariako Udalak; besteak beste, Jubilatu eta Pentsiodunen Egoitza, Gaztelekua, Euskaltxeta, Musika Eskola, Udal Liburutegia eta Udal Kiroldegia.
Udalak, une oro, Eusko Jaurlaritza eta Osakidetzatik helarazitako gomendioak jarraituko eta zabalduko ditu; bitartean, udaletik, herritarroi, lasaitasuna eta arduraz jokatzeko eskaera luzatzen dizuegu.
Egoeran aldaketarik gertatzen denean jakinaraziko da.