BOLONDRES TALDEAK ETXEZ ETXE BANATUKO DITU GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZEN INFORMAZIO TRIPTIKOAK
maiatza / 05, 2020
Ast, 05/05/2020 – 10:27
Herriko bolondres taldeak asteazkenean banatuko ditu Gizarte Larrialdietarako Laguntzen berri izateko informazio-triptikoak.
Triptikoen helburua herritar guztiek larialdietarako zuzeneko laguntzen berri izatea da. Informazio gehigarria izateko eta laguntza jasotzeko baldintzen berri jakiteko udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradunekin ipini behar da harremanetan.
Laguntza hauek udalak bideratutako diru laguntzen lehen lerroa da. Honetarako 50.000 euroko diru partida dago Getariako Udalak eta Jaurlaritzak egindako ekarpenen bidez.
Getariako Udalaren lehen neurri ekonomikoak Covid19ak eragindako krisiari aurre egiteko.