Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Balentziaga kaleko garaje-plazak esleitu dira gaur egindako zozketan.

otsaila / 23, 2026

Getariako Udalak gaur eguerdian egin du Balentziaga kaleko garaje-plazen esleipenerako zozketa publikoa, Udaletxeko Pleno Aretoan. Zozketaren bidez, esleipen prozesuan parte hartu duten herritarren artean garaje-plazak esleitu dira, eta esleipendun bakoitzari dagokion plaza zehaztuta geratu da.

Zozketa 13:00etan hasi da eta hainbat herritar bertaratu dira prozesua zuzenean jarraitzera. Ekitaldia jendaurrean egin da, gardentasuna eta prozeduraren bermeak bermatzeko helburuarekin.

Balentziaga kaleko garaje-plazen esleipen prozesuak azken asteetan izan du garapena, behin-behineko eta ondoren behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ostean. Gaur egindako zozketaren bidez zehaztu dira bai esleipen-hurrenkera, bai pertsona bakoitzari egokitutako garaje-plaza, jabetzan zein alokairu modalitateetan.

Orain, esleipendunek astebeteko epea (martxoak 2) izango dute esleitutako plaza berresteko edo uko egiteko. Epe hori amaitu ondoren uko egindako plazak baleude, dagokion itxaron-zerrendaren arabera egingo dira hurrengo esleipenak.

Albiste honekin batera argitaratzen den zerrendan jasotzen dira zozketaren ondoren esleitutako garaje-plazak eta esleipendun bakoitzari dagokion plaza:

ZOZKETA_EROSKETA_

ZOZKETA_ALOKAIRUA