AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA
Emakumeen aurkako sexu indarkeria matxistarik gabeko jaien alde
Getariako udalak, herriko jaiei begira, Mariñak feminista taldearekin elkarlanean hainbat ekimen eramango ditu aurrera.
AUTODEFENTSA IKASTAROA: 14 urtetik gorako emakumeei zuzendutako doako tailerra izango da. Ulpiano aretoan egingo da uztailaren 16an, larunbatean, 10;00etatik 14:00etara eta 15:30tatik 19:30etara. Parte-hartu nahi duenak Getariako turismo bulegoan izena eman beharko du uztailaren 10a bitartean (egunero 10:00-14:00/15:00-19:00). Telefono honetara deituz: 943 140957 edo infoturismo@getaria.eus emailera idatziz. Plaza mugatuak.
INFORMAZIO KARPA: Salbatore jaietan, formazio eta ikerketa feministan aditua den Emaginen Elkartearen eskutik, abuztuaren 5 eta 7an, informazio karpa bat jarriko da Harritarten. Elkarteko bi kideren eskutik bertan informazioa zabalduko da eta herritarrek izan ditzaketen kezka eta galderei erantzuten arituko dira.
TABERNA ETA TXOSNETARAKO GIDA; Eraso matxista bat prebenitzeko, detektatzeko eta lehen arreta eskaintzeko gida bat landu da. Eman beharreko lehen pausoak zeintzuk izan daitezkeen eta nola bideratu ditzakegun adieraziz.
Bestalde, Getariako Udalak, Gipuzkoako beste udalekin batera, Foru Aldundiak burutu berri duen hausnarketa prozesu parte-hartu du. Bertan, jaiak emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko gune bihurtzeko ahal den guztia egiteko konpromiso partekatua berretsi da.
Azkenik, Getariako udalak, herritarrei dei egiten die indarkeria matxistarik gabeko jaien aldeko konpromiso aktiboa hartzera. Gure herriko jai eta ekitaldietan indarkeria matxistarik gabeko ospakizun gune izan daitezen, eta haietan emakumeek askatasunez gozatu ahal izan dezaten aisialdiaz, ospakizunez eta gizarte harremanez.