Aurretiazko borondateen agiria betetzeko aukera egongo da herrian.
otsaila / 27, 2025
Urtarrilaren 23an Euskadiko Komunitate Errukitsuen Sareak (EKES), Zarautz Herri Zaintzaileak (ZHZ) eta Getariako Udalak antolatuta aurretiazko borondateen inguruko hitzaldia egon zen Zarautz Jauregian. Orduan azaldu zen bezala, Getarian bertan momentu bat egongo da agiri horiek zuzenean betetzeko.
Agiri hauek osatzeko talde bat egongo da eta beraz, animatzen denak aukera izango du herrian bertan betetzeko.
- Eguna: Martxoak 20 osteguna 17:30/19:30 Zarautz Jauregian
- Izen emateak: Martxoak 3tik aurrera Udaletxean 9:00/13:00 edo deitu 943896024
- Gehienez 18 lagun egin ahalko dute egun horretan.
