Aurreko ikasturtean euskara ikasten jardun duten herritarrek dirulaguntzak eska ditzakete
uztaila / 12, 2021
Getariako Udalak 2020-2021 ikasturtean euskara ikasten aritu diren herritarrei dirulaguntzak emango dizkie. Laguntzak jasotzeko, interesatuek bi baldintza bete behar dituzte: ikastaroko orduen %80a jaso izana eta ikastaroak iraun bitartean udalerrian erroldatuta egotea.
Dirulaguntza lortu ahal izateko, eskatzaileek agiri hauek aurkeztu behar dituzte udaletxean, uztailaren 23a baino lehen: NANaren kopia bat; ikasle-agiriaren edo langabe-txartelaren kopia bat, izanez gero; matrikularen ordainagiria; eta ikastaroa egin izanaren zein asistentziaren egiaztagiria, ikastaroa eman edo antolatu duen erakundeak egina.