Getariako Udalak abian jarri du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak 2023an onartutako Getariako Portua Antolatzeko Plan Berezian ezarritako egungo lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterlana.
Dagoen izotz-siloa handitzearen ondorioz sortu da premia hori. Gaur egun, kofradiak izotza ekoizteko bi eremu ditu: bata, kofradia zaharraren ondoan dagoen eraikinean, eta bestea, egungo eraikinean. Lehenbizikoa zaharkituta geratu da, instalazioengatik eta kokapenagatik. Beraz, gabezia hori konpondu nahi da, eraikinari atxikitako silo berri bat sortuz, egungoaren ondoan, izotz-banaketa bateratzeko, premia desberdinetarako.
Osatutako dokumentazioa: