"Amona" mural berriak bere lekua hartu berri du.
Getariako Udalak eskatuta Haitze kalean mural berri bat egin da. Egilea Aaron Diego artista izan da eta lanak itsasoari, zeruertzari, begira dagoen amona irudikatzen du. Azken urteetan Udalak herriko txoko desberdinak goxatu eta berauetaz gozatzeko daraman bidean beste pausu bat da.
Aurtengoan itsasoa eta emakumea barnebiltzen dituen lana izan da plazaratua. Irudi honekin Aaron Diegok “bizitza osoan ozeanoarekin bizi izan denaren baretasuna eta jakituria gorpuztu nahi izan ditu. Amonaren begiradak, lasaia baina sakona, itsasoaren dualtasuna islatzen du: bizitza eta edertasun iturria, baina baita indar eta arrisku iturria ere”.
Lana aurrera eramateko bizilagunen oniritzia behar izan eta hori lortuta, bide batez eskertzen dena, horma-irudia zuzenean jatorrizko hormaren gainean margotu du artistak. Denboraren poderioz higatua izan den horma. Hori ere izan da lan honen adierazgarrietako bat eta Aaron Diegok jakin izan du irudia hormaren testura irregularrean integratzen.
Amona horma irudiarekin 2022-2023an Haitze kalearen eraberritze eta hobekuntza borobiltzen ditu.


