Alkate eta zinegotzi txikiek menditxoko horma irudi berria inauguratuko dute
Azken asteetan Balu artistak Menditxon zegoen horma txuria irudi eta letrez marraztu du. Arte-lan hori Jon Maia sortzaile Zumaiarrak herriko nortasunaren inguruan egin duen lanketan oinarritu da.
Irailaren 26an, Berdura plazan aurkezpen irekia antolatu zuen Udalak: Herri identitatea. Parte hartze prozesuaren ondorio-aurkezpena”. Bertan Jonek herriko elkarteekin izandako elkarrizketetatik ateratako ondorioen berri eman zuen eta herriaren, Getariaren, 13 ezaugarri nagusiak azaldu zituen: euskararen herria, Musika herria etab.
Ezaugarri horiek balorean jartzeko, ezagutarazteko eta zabaltzeko hainbat egitasmo eramango dira aurrera. Horietako bat izan da marka berria (Getaria Herria Itsaso) eta menditxoko horma irudia.
Horma irudia inaguratuko da eta Tonpek antolatutako ekitaldiaren protagonistak herriko haurrak, Gazte Alaiakeko txistulariak, Txeruko dantzariak, Jon Maia eta Balu artista izango dira.
- Eguna: urriak 26, larunbata.
- Ordua: 13:00