Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

ALDUNDIAK HONDARTZEN KUDEAKETA INTEGRALA BERE GAIN HARTUKO DU

abendua / 15, 2023

Erabaki hau bukaerara eramateak zuzen – zuzenean eragingo dio Getariako Udal aurrekontuei. Legegintzaldi honetan Getariako herriak gutxienez 664.592,56 euro izan ahalko ditu beste beharrei aurre egiteko.

Asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan EH Bildu, Talde Popularra eta Elkarrekin Gipuzkoak hondartzen kudeaketa integralaren inguruan adostutako eskaera eztabaidatu eta bozkatu zen. Aldeko 26 boto (EH Bildu, PP eta Elkarrekin) eta kontrako 24 (EAJ eta PSE) bozkekin Gipuzkoako 25.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietako hondartzen kudeaketa integrala Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartzea erabaki zen.

Getariako Alkatea azaroaren 6ko Gobernantza Batzordera deitua izan zen sorospen Zerbitzuak, bainu egokituak eta bestelako zerbitzuek Getariako herrian izaten duen eraginaren berri emateko (ikusi bideoa). Bertan, kostako hainbat herrietako Alkateen izenean, behin eta berriro aldarrikatu izan den eskaera egin zuen. Hau da, Bizkaian bezala Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain har dezala kostako hondartzen kudeaketa osoa.

Batzar Nagusiek asteazkenean hartutako erabakiaren ondorioz, Getariako aurrekontuetan urtero gutxienez hondartzako denboraldian sorospen zerbitzura zuzentzen diren 166.148,14€ak getariarren beste beharrei aurre egiteko aukera erreala ireki da dira.

Sorospen zerbitzuak getariako herrian izan duen eragina