Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Aldamar parkeko zorua berrituko da

iraila / 09, 2024

Getariako Udalak herri guztiko jolas-parkeen azterketa bat egin zuen 2023 otsailean. Ikuskapen horretan parke arauak betetzeko parke bakoitzean egin beharreko esku-hartzeak zehaztu ziren. Planifikazio hori eskuetan orain Udala haurren jolas-parkeetan egin beharreko lanak egiten hastera doa.

Esku-hartuko den lehen parkea herrian “piraten parkea” bezala ezaguna den eremua izango da. Azterketaren arabera beharrik handiena zoruaren berritze oso batean dago. Horiez gain, bestelako lantxo txiki batzuk ere egingo dira.

Lanak zoru zaharra kendu eta berria jartzean oinarrituko dira bereziki. Horretarako lehendabizi lur guztia kenduko du Mekan enpresak eta irailaren 16an berria jartzeari ekingo dio Lurkoi-k. Berrikuntza honen aurrekontua 48.334,94€koa da.

Lanak aurrera eramateko Aldamar parkea irailaren 11an itxi egingo da eta gutxi gora-behera irailaren bukaera arte ezingo da erabili, beti ere eguraldiak laguntzen badu.