AITA MARI erreskate itsasontzia bisitatzeko aukera ostiral honetan Getarian - MAYDAYTERRANEO proiektuaren aurkezpena
Ost, 27/09/2018 – 18:58
MEDITERRANEO ERDIALDERA ABIATZEN GARA!!!
Hilabete batzuk birmoldaketa lanetan buru belarri murgilduta egon ondoren, AITA MARI itsasontzia Mediterraneo erdialdera abiatzeko prest dago. Helburua, gerrateen, bortizkeriaren eta goseteen ondorioz suntsituak diren herrialdeetatik irten eta Mediterraneo itsasoa gurutzatzen saiatzen diren pertsonen bizitza salbatzea da.
Itsas Salbamentu Humanitarioak eta ProemAid erakundeek daramaten proiekturako beharrezko finantzaketa lortzeko, pertsona askoren laguntza behar izan da (erakunde solidarioak, enpresak eta euskal administrazioak). Azken finean, zure laguntzari esker posible izan da.
Guzti hau dela eta, irailaren 28an, arratsaldeko 19:00etan Getariako portuan (Gipuzkoa) antolatu dugun ekiltadira gonbidatu nahi zaitugu. Bertan AITA MARI itsasontzia eta MAYDAYTERRANEO proiektua aurkeztuko ditugu.
P.D. Nahi duzuenok, AITA MARI itsasontzia bisitatu ahal izango duzue ostiralean bertan, irailaren 28an, 10:00etatik 18:00etara, Getariako portuan.
Zure zain geratzen gara.
HOTZ-ZARAUTZ